Aisialdi hezigarria abian

Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..

1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.

Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola,  aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.

Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.

“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)

AZKEN BERRIAK

Margazki8 Ekimenaren III. Edizioa

Kaixo Zibakideak! Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordetik, Margazki8 ekimenaren III. Edizioa martxan jarriko dugu. Martxoaren 8a egun batetik baino haratago doa, eta egun bateko "ospakizun" soilean ez geratzeko ahaleginak egin behar ditugu. Aukera ezin hobea izan...