Nor Garen

ZIBA elkartea 1999.urtean sortutako jite sozialeko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko. Honekin batera, euskararekin konprometiturik dagoen elkartea dela azpimarratu nahi dugu, gure hizkuntza zabaltzeko dugun konpromiso sozialari erantzunez.

Xedea:

Gizarte osoaren bizi-kalitatea hobetzea, bereziki haurrena eta gazteena, emakumeena, hirugarren adinekoena, hainbat arrazoirengatik baztertuta daudenena, etab.; zuzenean edo zeharka zerbitzuak emanez, edo kolektibo horiek aintzat hartzen dituzten beste erakunde pribatu edo publikoei zerbitzua emanez.

Ikuspegia:

Bere helburuaren arabera lehentasunezkoak diren taldeei eskainitako gizarte, kultura eta hezkuntza zerbitzuen alorrean proiektuak eta zerbitzuak proposatzea, eskaintzea eta koordinatzea da. Hala nola,  aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzea eta bertan esku hartzea, erakunde publiko nahiz pribatuen, elkarteen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin.

Balioak:

  • Euskal Kultura sustatzea
  • Komunikazioa eta lankidetza ahalik eta erakunde eta pertsona gehienekin.
  • Errealitatea eraldatzeko ikuspegia eta egoera txarragoan bizi diren taldeen sustapena.
  • Gizarte, hezkuntza eta kultura arloko ekintzarako orientabide eta hurbiltasuna
  • Etengabe hobetzeko prozesuak. Gure hartzaileen beharrizanetara egokitzapena eta garapena.

Onarpenak:

2007. urtean Ziurtagiriaren Elkarteak ZIBA elkartea erakundeari Bai Euskarari Ziurtagiria “Zerbitzua euskaraz” eman dio, zehaztutako irizpideen arabera. Ziurtagiria dutenek euren jardueretan euskara txertatuta, kudeaketari plus baliotsua eransten diote eta gizartearekin erantzunkizunez jokatzen dute. Ziurtagiriaren Elkarteak, aurrez zehaztutako irizpide batzuen arabera, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateak euskararen normalizazio prozesu bat garatzen  ari direla egiaztatzen du eta, horrez gainera, entitateen lana aitortu eta jende aurrean kreditatzen duen bereizgarria eskaintzen die.

ZIBA elkartea elkarlanean aritzen da erakunde publikoekin (udalak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia…) haur, gazte nahiz helduentzat antolatuak dituzten hainbat egitasmotan, guztiak hezkuntza-, kultura- zein gizarte-alorrekoak. Jarraian, proiektu horien zehaztasunak azaltzen ditugu (laburtuak).