Eskolako orduetatik kanpo ikaslegoaren zaintza eta dinamizazio zerbitzua

Eskaintzen dugun zerbitzu honetan, gure begiraleak umeen zainketaz, susperketaz, eskola harrera abegikorraz, etabarrez arduratzen dira. Horretarako, hainbat ekintza antolatzen dituzte begiraleek umeentzat: marrazketa, mahai jolasak,  irakurketa, esku lanak, kanpoko jolasak, etabar

Zerbitzu honek bi aldaera ditu:

1. GOIZTIARRAK:
  • ANTOLATZAILEA: Eskolako IGE/ Ikastetxea/ Herrietako Udaletxeak
  • EGUTEGIA: Ikastetxeko egutegia (irailetik  ekainera arte).
  • ORDUTEGIA: Goizeko orduetan ikastordua hasi arte.
  • NORI ZUZENDUTA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.
2. ARRATSALDETAKO ZAINTZA:
  • ANTOLATZAILEA: Eskolako IGE/ Ikastetxea/ Herrietako Udaletxeak
  • EGUTEGIA: Ikastetxeko egutegia (irailetik ekainera arte) .
  • ORDUTEGIA: arratsaldez eskola orduak bukatu ostean
  • NORI ZUZENDUTA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Helburuak:

  1. Umeak zaindu.
  2. Gune hori suspertu.
  3. Gurasoen lan jardunaldia eta familiarteko bizitza uztartu.
  4. Euskara bultzatu susperketa eta heziketa jardueren bitartez.
  5. Aukera ludiko-hezigarria bermatu ikastetxean bertan.