Eskola Jantoki aldian laguntza eta dinamizazio zerbitzua.

Gure xedea jardueren garapena ahalbidetuz eta baloreetan hezituz, eskola jantokia leku hezigarria bilakatzea da.

Zerbitzu honek bi aldaera ditu:

A.- Jantokian bertan bazkal orduan ikaslegoaren artapena eta laguntza: errespetuzko gizarte harremanak barneratzeko, elikadura ohitura osasuntsuak ezagutzeko,  mahai tresnak ondo eta egoki erabiltzeko, eta jarrera egokiak izateko tresnak ematen.

B.-  Eskolako jolas guneetan zaintza eta dinamizazioa jardueren bitartez (barneko jolasak, kanpokoak, adierazpen plastikoko jarduerak, irakurmena eta idazmena lantzeko eskulanak, kultura arteko tailerrak,…) dimentsio berria ematea hezkuntzarako aukera handiak eskaintzen dituen toki bati, batzuetan behar den moduan aprobetxatuta egon ez arren, aukera hezigarriak emonez  eta jarrera egokiak bultzatuz.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • ANTOLATZAILEA: eskolako IGE/ ikastetxeak/Udalerriak.
  • EGUTEGIA: ikastetxeko egutegiaren barnean (irailetik ekainera)
  • ORDUTEGIA: eguerdian ( jatorduetan edota aisialdi denboran)
  • NORI ZUZENDUTA: ikastetxeko ikasle orori.

Helburuak:

  • Euskara bultzatu susperketa eta heziketa jardueren bitartez.
  • Ikasleek, animazio-jardueren bitartez, jantoki aldiaz gozatu.
  • Balio hezkuntza sustatu.
  • Hizkuntza gaitasuna aberastu eta sendotu.