Ziba Elkarteak PROA ( gaur BIDELAGUNA ) planarekin izan duen esperientzia:

2006/07  ikasturteko deialdian, 2007ko otsaila eta maiatza artean, hain zuzen ere, ZIBAk PROAko Egitasmo Pilotua Bizkaiko lau ikastetxeetan koordinatu zuen.

Ondoren, 07/08 ikasturtean PROA egitasmoaren 1. deialdia argitaratu zen non gure herrialdeko beste 23 ikastetxek hartu zuten parte (Lehen hezkuntzako Eskola-laguntzan, Bigarren hezkuntzako Eskola-laguntzan eta Bigarren hezkuntzako Laguntzan eta Errefortzuan).

Lehenengo urteetatik hona  ikastetxe gehiagok hartu dute parte proiektuan, eta horren ondorioz ZIBAk bere esperientzia handitzea lortu du (2015/2016 ikasturtean Bizkaiko 79 ikastetxeetan dago).

2015/16 Ikasturtean BIDELAGUNA programa kudeatzen jarraitzen dugu:

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • Aholkularitza eskaintzea Ikastetxeko Zuzendaritza taldeari, Egitasmoaren koordinatzaile-irakasleei, kontsultoreei, orientatzaileei… Urtean hiruhileko koordinazio eta ebaluazio jarraiak eginez.
  • Programan parte hartzen duten hezitzaile taldeen osatzea (ikastetxeak berak proposatutakoak edo Zibarekin lan egin izan dutenak) .  Honekin batera, langile hauen lan kontratuez  arduratzea.
  • Ikasturtean zehar hezitzaile taldearen jarraipenaz arduratzea.
  • Programan erabili ahal izateko baliabide anitz eta  hezigarrien banaketa edo mailegutza bermatzea; kontsulta liburuak, ikasketa teknikak, egokitzapen kurrikularrak, talde dinamikak …
  • Hezitzaile taldearekin formakuntza bideratzen dugu, programarekin loturiko ikastaroak eskainiz edota topaketak antolatuz.
  • 2015/2016 ikasturtean ikastetxe hauetan eramaten dugu koordinazioa: Ikastetxeen zerrenda