Ziba elkarteak 79 eskola publikoekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko departamentuak duen Aniztasunarekin loturiko BIDELAGUNA proiektua kudeatzen du.

-Programaren ezaugarriak:

Bidelagunak ikasleei denbora tarte osagarri bat eskaintzen die  eskolan izan ditzaketen zailtasunei aurre egiteko eta eskolako arrakasta indizeak hobetzeko.

Proiektuaren gauzatzea hezitzaileen bitartez egiten da, astean 4 orduz egoten dira ikasleekin eta bostgarren ordu bat dute ikastetxearekin zein familiekin koordinazio lanak bideratzeko.

Programaren hartzaileak:

-Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.

Ikasleei laguntza eta bitartekoak eman nahi zaizkie, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei. Bidelagunaren bitartez denbora tarte osagarria eskaintzen zaie eskolako zailtasunei aurre egiteko.

Hauek dira programaren  helburu orokorrak:

  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetu; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetu.
  • Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetu.