Ikastetxeetako eskolaz kanpoko ordutegian eskola laguntza eta aisialdia uztartzen duen egitasmoa da.

Programaren xedea, denbora tarte horretan, ikasleei, eskola porrota ekiditen laguntzea eta herrian bertan aukera ludiko hezigarria eskaintzea da.

Bi esparru lantzen ditu:

1. Eskola-laguntza: ikasketa tekniken ezagutza, giza abilezien trebakuntza, ikaslearen autonomia eta etxerako lanei aurre egiteko estrategiak jorratzeko.

2. Aisialdia: familiei eta beraien seme-alabei aukera ludiko hezigarriak eskaintzea.

Egitasmoaren ezaugarriak

  • Antolatzaileak: Ziba Elkartea, Udala.
  • Egutegia: Ikasturte oso baten zehar, eskola orduetatik kanpo. Hala ere, udalak  erabakitzen du epealdia, bere beharrizanak ikusita.
  • Ordutegia/Antolakuntza: 6 ordu/astean:
    • Eskola laguntza astero: 3 ordu zuzenean ikasleekin + koordinazio ordu 1.
    • Aisialdia astero: 1,5 ordu + 30′ prestaketa.

(Ikastetxearen egutegia eta ordutegiaren arabera saioak emateko egunak finkatzen dira.)

  • Nori zuzendua: arrazoi ezberdinengatik eskola erritmoa jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleei.

HELBURUAK:

  • Eskola-laguntza ematea, ikasketa teknikak ikasiz eta eskolako lanei aurre egiten irakatsiz.
  • Euskara bultzatzea susperketa eta heziketa jardueren bitartez.
  • Ikasleek, giza-harremanak hobetzea autoestimua eta autonomia indartuz.
  • Familiak inplikatzea bere seme-alaben gizarte-hezkuntzaren garapenean.
  • Umeei asialdiko gune bat eskaintzea komunitateko beste hiritarrekin elkarlanean.