Arratsaldetako zaintza eta dinamizazio zerbitzua jardunaldi trinkoan

Programa honekin bertoko ikasleek, jardunaldi trinkoan euskaraz eta lagunekin gozatzeko eta jolasteko aukera izaten dute.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • NORI ZUZENDUA: Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei  zuzenduta.
  • DATAK: Eskola bakoitzeko egutegiaren arabera, jardunaldi trinkoa dagoen egunetan (ekaina/iraila)
  • LEKUA: Norberaren ikastetxean.
  • ORDUTEGIA: (14.30/15.00-16.30)
  • ANTOLATZAILEAK: ZIBA Elkartea/ ikastetxeko IGE.

 

Programaren helburuak:

  • Aisialdian euskararen erabilpena sustatu.
  • Animazio jardueren bitartez eskolaz kanpoko jarduerekiko norberaren eta taldeko jakin nahia sortarazi.
  • Aisialdian balio-hezkuntza sustatu.
  • Familia-bizitza eta lana uztartzeko erraztasuna eman horren beharra duten familiei.
  • Gure eskola, besteekin harremantzeko eta aisialdiaz gozatzeko gune bezala bizi.

 

Jarduerak:

Begirale taldeak, umeen ezaugarriak aintzakotzat hartuz zerbitzuaren aisialdirako programazio ezberdinak egokituko ditu.