2015/2017 Ikasturteak

Ikasgune gizarte eta hezkuntzako esku-hartze egitasmo parte-hartzailea da. Bere xedea  eskola porrota ekiditea eta ikasleei beraien herrian bertan aukera ludiko-hezigarria eskaintzea da, beti ere komunitateko eragileekin elkarlanean (familia, eskola, ingurua).

Bi esparru lantzen ditu:

1. Eskola-laguntza: ikasketa tekniken ezagutza, giza abilezien trebakuntza, ikaslearen autonomia eta etxerako lanei aurre egiteko estrategiak jorratzeko.

2. Aisialdia: Muskizko udalerrian, familiei eta beraien seme-alabei aukera ludiko hezigarriak eskaintzea.

Egitasmoaren ezaugarriak:

  • Antolatzaileak: Ziba Elkartea, Muskizko Udala.
  • Non: Muskizko hiru ikastetxeetan eta herriko beste azpiegituretan.
  • Egutegia: Ikasturtean zehar, urritik ekainera eskola orduetatik kanpo (eguerdian eta arratsaldean).
  • Nori Zuzendua: Muskizko hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden  ikasleei.

HELBURUAK:

  • Ikas-prozesuan zailtasunak dituzten umeei eskola laguntza egokia eskaini.
  • Ikasleek giza-harremanak hobetzea autoestimua eta autonomia indartuz.
  • Familiak inplikatzea beren seme-alaben gizarte-hezkuntzaren garapenean.
  • Umeei asialdiko gune bat eskaintzea komunitateko beste hiritarrekin elkarlanean.