Udalerriko umeentzat  eguneko udalekuak

Hiri udalekua, udako opor garaian, norberaren udalerriko umeei eskaintzen zaien  aisialdi aukera ludiko-hezigarria da.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • NORI ZUZENDUA: 3 urtetik 12 urtera arteko Udalerriko umeei zuzendua.
  • DATAK: Uztailean zehar bi txandetan banaturik.
  • LEKUA: Udalerriko hainbat ikastetxetan. Ikastetxe bakoitzean bi kolonia : LEHEN HEZKUNTZA/HAUR HEZKUNTZA
  • IRAUPENA: 10 egunetako txandak (astelehenetik ostiralera).
  • ORDUTEGIA: Goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00etara.
  • ANTOLATZAILEAK:Udala

Programaren helburuak:

  • Familia guztiei familia eta lan bizitza uztartzen lagundu.
  • Ikasleek susperketak direla medio beraien opor garaiaz gozatu.
  • Aisialdian euskaraz bizi.
  • Aisialdian baloreetan hezitu.

Jarduerak:

– Suspertze Dinamikak: Jolas gidatuak/Jolas haundiak (altzorraren bila, pista jolasak,

gymkana, …)/Antzerkiak/Dantzak/Mozorroak/ esku lanak….

– Txangoak.

– Igerilekuak.

Oharra:  Udalerri bakoitzaren eskaeraren arabera txandak eta ordutegiak alda daitezke.