Eskola ordutegitik kanpo umeentzako gidatutako ekintzak.

Eskolaz kanpokoak ikaslearen hezkuntza prozesuan ezinbestekoak dira, horregatik ikastetxeak duen eskola proiektuarekin eta IGEk bultzatzen dituen lan egiteko ildoekin bat joan behar dute.

ANTOLATZAILEAK: ZIBA Elkartea/ ikastetxeko IGE.

NORI ZUZENDUA: Ikastetxeetako ikasleei. Ekintzak adinaren arabera egokituak dira.

HELBURUAK:

  • Eskolaz kanpoko jarduerekiko norberaren eta taldeko jakin nahia sortarazi.
  • Parte-hartzaileak ekintzak dituen teknika eta joko-arauetan trebatu.
  • Jarduerari lotutako gaitasun pertsonalak garatu.
  • Funtzionamendua ez ezik, elkartrukea ere oinarritzat duen espazio honetan, talde lana eta norbera talde baten partaidea izatearen sentimendua sendotu.
  • Taldekideekin jardueraz gozatu.
  • Adin, sexu, jatorri eta izaera ezberdinek sortzen duten talde aniztasunaz, konfiantza eta errespetuz gozatu.
  • Familia eta lan bizitza uztartzen lagundu.

LEKUA: Ikastetxeetan.

DATAK/ ORDUTEGIAK: Ikasturtean zehar. Ikastetxearekin adostua, Jantoki aldian edo eskola orduak bukatu ostean.