2 URTEKO GELAK:

Heziketa eta laguntza zerbitzua gelako irakaslegoari

Ziba Elkarteko laguntzaile ez irakasleek, ikastetxeetako 2 urteko geletako irakasle/arduradunei, laguntza luzatzen diete, umeen zainketan, dinamizazioan eta formazioan.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • ANTOLATZAILEA: eskolako IGE/ ikastetxeak.

  • EGUTEGIA/ORDUTEGIA: ikastetxeko egutegiaren eta ordutegiaren barnean.
  • NORI ZUZENDUTA: 2 urteko geletako umeei.

Helburuak/ 2 urteko gelen zerbitzuak:

  • Umeak zaindu eta suspertzen ditu.
  • Euskara bultzatzen du susperketa eta heziketa jardueren bitartez.
  • Ikastetxeko ikasleen arteko harremanak bultzatzen ditu.

  • Umeen autonomia garatzeren aldeko jarduerak bideratzen ditu.

Hezitzaileen ezaugarriak:

Laguntza zerbitzua egoki bideratzeko hezitzaileek adin honetako haurrekin aritzeko beharrezkoa den titulazioa izango dute, eta horretaz gain, ondorengo ezaugarriak beteko dituzte:

– Gaitasun orokorra:

Langileek haurtzaroko laguntzari zuzendutako egitasmoak ebaluatzeko, programatzeko eta esku hartzeko gaitasun orokorra dute, irakaskuntza-ikasketa prozesuak ezarriz eta baliabide egokiak antolatuz, irakasleekin elkar lanean eta euren gainbegiratzearekin.

– Erantzukizuna eta autonomia:

Teknikari-Hezitzaileei, goi-maila duten hezitzaileei esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, autonomia-gaitasun batzuk eskatuko zaizkie.